Ostatu merkea Otxarkoagan eta Bilbo Zaharrean auzotarrekin lan egitearen truke

uriola.eus 2017ko ira. 5a, 09:24

Oihane Pildain eta Pablo Dominguez. Argazkia: UPV/EHU

Gazte Solidarioak izeneko programak EHUko Graduondoko ikasleei aukera ematen die Otxarkoagan eta Bilbo Zaharrean baldintza onetan etxebitzitza aloka dezaten auzoko komunitatean parte hartzearen truke. Bi helburu betetzen ditu programak: ikasleei alokairu "merkea" eskaintzea eta auzoak "dinamizatzea".

Hilean 55 euroko alokairua ordaintzen dute Masterra edota Doktoretza egiten ari diren EHUko 45 ikaslek Bilboko Udal Etxebizitzak erakundearen jabetzako etxeetan, argi eta ur‐gastuak barne hartu gabe. Banakako gelak izaten dituzte beste ikasle batzurekin partekatzen dituzten etxebizitzetan. Sukaldeaz eta oinarrizko altzariez hornitutako etxeak dira. Alokairu "merkea" da, Bilboko Udal Etxebizitzak erakundearen arabera. 

Trukean, gazteek Otxarkoagan eta Bilbo Zaharra auzoko komunitateen "bizitza hobetzen lagundu eta zeregin horretan parte hartzen dute". Finean, "dinamizazio" lana. Jasotzen dutenaren ordaina da. Hortaz, jaso eta eman egiten dute gazteek.

Zortzigarren deialdian, 2017/18 ikasturtean, 45 plaza jarri dira EHUko Graduondoko 18 eta 35 urte bitarteko ikasleen eskura. Izena emateko epea irailaren 15ean bukatuko da. 

 

Info + www.gazteaukera.euskadi.eus eta www.ehu.eus