Ibaiondoko barrutia aire eta erritmo flamenkoz beteko da hamargarren urtez jarraian, larunbat honetan irailaren 9an, Bilboko Udalak antolatutako Una Ría con Duende topaketa flamenkoak hasiko direlako.
Topaketak iraila osoan luzatuko dira Ibaiondoko barrutiko hainbat eszenatokitan eta, ohikoa denez, dantza, gitarra, kante eta txalo-konpas tailerrekin batera, artista azpimarragarrien emanaldiak izango dira. Larunbat honetan, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, programazioa irekiko duen Salva del Real gitarra jole flamenkoaren konpainia adibidez. Gitarrak flamenkoan betetzen duen ezinbesteko lekua osatzen duten modalitateetatik egingo den ibilbidea izango da, bakarlari gisa eta kantearen eta dantzaren laguntzaile gisa.
Programazio eszenikoak irailaren 16an jarraituko du, Soledad Ruzen dantza flamenko konpainiaren “De raíz” ikuskizunarekin. Soledad Ruz bailaorea, Donostiako Dantza flamenko zentroaren arduraduna, bere jatorrietara itzultzen da, bere azken ikuskizunetan flamenkoaren eta beste dantza diziplina batzuen –dantza garaikidea eta euskal dantza– arteko elkarrekintza esperimentatu ondoren. Kante, gitarra eta txalo eta jaleo tradizionalenen bitartez, flamenkoaren funtsetara itzultzeko beharrari erantzuten dio, arte horrek bere barruan, sustraietan, dituen sentimenduak eta sentsazioak aztertzeko.
Irailaren 23an, Ezequiel Benítez kantaore beteranoaren txanda izango da, Peco Leónek lagunduta. Jerezeko kantaore ezagunak “Quimeras del tiempo” bere azken lana aurkeztuko du Bidebarrieta Kulturgunean, arratsaldeko 20:00etan. Arte horrekiko duen maitasuna erakutsiz, aurkezten duen errepertorioak, flamenkoaren historian oso urrats pertsonala utzi duten kantaore handiei eskaintzen die omenaldia.
Una ría con duende ekimenaren 2017ko edizioak Bilborock aretoan emango dio amaiera bere arte programazioari, larunbatean, irailaren 30ean arratsaldeko 20:00etan, Sergio de Loperekin. Sergio de Lope Kordobako txirula jole flamenkoa da, eta iaz musika-tresna jole flamenkoaren nazioarteko bigarren saria lortu zuen Festival de la Unión ezagunean. Lehen mailako musikariz eta artistez osatutako taldearekin batera, “A night in Utrera” azken lana aurkeztuko du. Ikuskizun horretan sustraia duten musikak aurkitu flamenkoak eta horiekin aberastu egiten da. Ikuskizun horretarako sarrerak 10 euro balioko ditu.
Programazioaren osagarri gisa, San Adriango eta Ibaialdeko udal liburutegiek 6 eta 10 urte arteko umeei zuzendutako bi saio didaktiko jasoko dituzte irailaren 26an eta 28an arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Helburua, parte hartzaileei, flamenkoaren mundu liluragarrian lehen pausoak ematen laguntzea da: konpasa, gitarraren tokea eta kantearen magia. Horrez gain, berrikuntza gisa, Bilbao Musikak, Desde Santurce… a Sevilla izeneko gitarra kontzertua jasoko du irailaren 27an, arratsaldeko 19:00etan.
Ohikoa denez, irailean gitarra, txalo eta konpas, kante eta dantza flamenko tailerrak ere izango dira San Frantziskoko Udaltegian, hasierako mailan, maila ertainean eta aurreratuan, ibilbide eta esperientzia luzeko irakasleekin, programara gonbidatutako artistek eskaintzen duten ezagutzaz baliatuz. Oraindik ere leku libreak daude gitarra tailerretan. Hori dela eta, interesatuta dauden pertsonek mezu elektronikoa bidal dezakete helbide honetara: cultura@bilbao.eus.
AGENDA
IRAILAK 9
20:00 - Areatzako aterpeak. “Flamenco A-3”. Salva del Real grupo. Sarrera librea
IRAILAK 16
20:00 – Arte Sakratuko museoa (Atxuri). “De raíz”. Soledad Ruzen Konpainia flamenkoa. Sarrera librea
IRAILAK 23
20:00 - Bidebarrietako liburutegia. “Quimeras del tiempo. Ezequiel Benítezen errezitaldia, Peco Leónekin.
IRAILAK 26
18:00 - San Adriango Udal liburutegia. Musiketan Tran Tran (Saio didaktikoa / (6 eta 10 urte arteko umeei eta haien gurasoei zuzenduta). Sarrera librea
IRAILAK 27
19:00 – Bilbao Musika. “Desde Santurce… a Sevilla”. Gitarra kontzertua eta laguntzaileak. Ikus-entzule guztientzat. Sarrera librea
IRAILAK 28
18:00 - Ibaialdeko Udal liburutegia. Musiketan Tran Tran (Saio didaktikoa / (6 eta 10 urte arteko umeei eta haien gurasoei zuzenduta). Sarrera librea
IRAILAK 30
20:00 - Bilborock. Amaierako ikuskizuna “A night in Utrera” Sergio de Lope grupo. Sarrera: 10€. Aurretiazko salmenta: www.kulturabarrutik.eus eta Power Records (Villarias, 5). Txarteldegian, ikuskizuna baino ordubete lehenago.