Euromillones zozketak 142.799 euro utzi ditu Bilbon

uriola.eus 2017ko ira. 11a, 08:02

Argazkia: lainformacion.com

Bilboko Errekalde zumarkaleko 21. loteria administrazioan zigilatutako txartel batek lortu du saria. Bigarren kategoriako hiru garailetako txartela izan da.

Bilboko Euromillones zozketako txartel baten jabeak 142.799 euro irabazi ditu, bigarren kategoriako hiru garailetako bat izanik. Bilboko Errekalde zumarkaleko 21. loteria administrazioan zigilatutako txartelak lortu du saria.

Horrekin batera, Gijonen eta Valentzian zigilatutako beste bi txartelek sari berdina lortu dute.

Azken zozketan ez zenez lehen kategoriako garailerik izan, 28 milioi euroko botea hurrengo zozketan sari nagusia irabazten duenarentzat izango da.