EGK-k elkarrizketa, gogoeta eta adierazpen artistikorako eremu bat irekiko du, Bizikidetza eta Giza Eskubideen errespetuan oinarritutako kulturaren garapena sustatzeko. Horretarako, antzezlan bat ikusi ostean, gazteok egindako irudi eta marrazkien bitartez bizikidetzarekiko hausnarketak partekatuko ditugu. Ekitaldiari amaiera emateko, “desiren putzuan” gazteon etorkizunerako eskariak jasoko ditugu idatzizko mezuen bitartez.
Hauek dira abiapuntu bezala erabiliko ditugun galderak:
- Zein da gazteon konpromisoa bizikidetzarekiko? Zeintzuk dira arlo honetan gure ardura erakartzen duten gaiak?
- Zer da etorkizunari eskatzen dioguna bizikidetzari dagokionez? Zer eskatuko genioke gizarte nahiz administrazioei?
Noiz: Irailak 21, ostegun arratsaldean.
Non: Bilbon Arriaga Plazan.
Programa
– Harrera
– Kale Antzerkia “Tras la frontera” (Plataforma Tirante).
– Dinamika parte-hartzailea.
– Ekitaldiaren itxiera: Desiren Putzua eta agurra.
Izena emateko: http://bit.ly/2uwOiDt