Bihartik aurrera, eta asteburu osoan, Bilbok nazio mailako AFOES 2017 II. Lehiaketa jasoko du Juan Crisostomo de Arriaga Musika Kontserbatorioan. Afores Fagot- eta Oboe-joleen Elkartea da. Ekimenak, Estatu osoko hogei fagot-jole inguru elkartzea aurreikusten du. Programatutako entzunaldietarako eta kontzertuetarako sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.
Lehiaketan, Estatu osotik etorritako 28 urtetik beherako 18 gaztek hartuko dute parte. Gazteak grabazio bitartez izan dira aukeratuak. Bilbon hautagaiek lehiaketaren beste bi fase baztertzaile gainditu beharko dituzte, ostiralean eta larunbatean izango diren entzunaldietan, igandean, eguerdiko 13:00etan, izango den finalera heldu orduko. Finalera heltzen diren hiruek Mozarten fagoterako eta orkestrarako KV 191 kontzertua interpretatu beharko dute.
Programazioa erreferentziazko musikariek emango dituzten zenbait hitzaldirekin eta AFOES elkarteko bandaren kontzertuarekin osatuko da, larunbatean, gaueko 21:30etik aurrera.
Ekitaldi nagusiak
OSTIRALA 8
9:30etik 17:30era –Juan Crisostomo de Arriaga Musika Kontserbatorioan
Lehiaketaren 1. fasea, 18 finalistekin
LARUNBATA 9
9:30etik 16:30era – Juan Crisostomo de Arriaga Musika Kontserbatorioan
Finalerdiak
21:30ean: AFOES elkarteko bandaren kontzertua
IGANDEA 10
13:00etan –Juan Crisostomo de Arriaga Musika Kontserbatorioan
Lehiaketaren finala, AFOES elkarteko orkestrarekin. Finalera heltzen diren hiruek Mozarten fagoterako eta orkestrarako KV 191 kontzertua interpretatu beharko dute.
Lehiaketa horri buruzko informazio guztia webgune honetan kontsulta daiteke: www.afoes.es