Zazkel taldeak bigarren diskoa aurkeztuko du irailaren 26an

uriola.eus 2017ko ira. 12a, 12:20

Lan berria lehenengoa bezala Garate estudioan grabatu du Bilbo inguruko taldeak, Kaki Arkarazorekin, eta Baga-Biga diskoetxeak argitaratuko du, Banden Lehia irabazi izanaren sari gisa.

Bilbo inguruko taldeak irailaren 26an aurkeztuko du bere bigarren diskoa. Lehenengoa bezala, Garate estudioan grabatu du, Kaki Arkarazorekin, eta Baga-Biga diskoetxeak argitaratuko du, Banden Lehia irabazi izanaren sari gisa.

Bandak twitter bidez jakinarazi duenez, lan berria bi aste barru kaleratuko du. Hala ere, Afera Ustela disko berriko abestia entzungai dago jada eitb.eus-en. 

Zazkel

80ko hamarkadako talde euskaldun zein atzerritarren erritmoetan oinarrituta, Euskal Pop Erradikala aldarrikatzen du Zazkel taldeak, dantzarako eta abesteko aukera emanez. Pop eta disco musika lantzen du, baina afrobeat eta funk bezalako estiloak ere kontuan hartzen ditu bere konposizioetan.