Ibilgailu elektrikoen erabilera sustatuko dute Bilbon

uriola.eus 2017ko ira. 20a, 11:42
Alfonso Gil Mugikortasunaren asteko aurkezpenean

Bilboko Udalaren Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak Bilbotik mugitzen diren enpresa eta profesionalei ibilgailu elektriko bat utziko die astebetez. Mugikortasunaren astean oinarritutako proposamen berria dugu hau, ibilgailu elektronikoen erabilera sustatu nahi dute Bilbon.

Mugikortasunaren Europako Astearen barruan, ibilgailu elektrikoa sustatzeko kanpaina bat aurkeztu dute, bertan, egunero Bilbotik ibilgailu konbentzionalak erabiltzen dituzten profesional eta enpresei lehen aipatutako eskaitza luzatu diete. Bilboko Udalaren Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak eta EEEk sustatu duten eta IBIL karga-kudeatzailearen laguntza duen kanpaina honekin ezagutzera eman nahi dira ibilgailu elektrikoen abantailak eta hirian dauden kargatzeko guneak.

 

Horrez gain, Ibilgailuon erabilera probatu ahal izango duten egunetan, enpresa horiek plaza bat izango dute udal-aparkaleku batean, eta kargatzeko gune bat izango dute bertan. Horrela, egiaztatu dezakete halako ibilgailuak erailtzea egokia dela enpresen eta profesionalen beharrizanetarako.

 

Ekimen hau gaur jarri dute martxan, eta urte honen amaierara arte iraungo du. Interesa dutenek 944 20 30 78 / 94 420 46 35 telefonoaren bidez jarri ahal izango dira harremanetan Bilboko Udalaren Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailarekin horretarako, p.garcia@bilbao.eus helbide elektronikoa ere erabili ahal izango dute.

  

 

Idesariak eta gainerako neurriak “denon arteak erabakiko dira”

 

Urrian ekingo diote udal taldeek 2016-2030 bitartean Bilboko mugikortasun jasangarriaren arloko lanak bideratuko dituen plana eztabaidatzeari . Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Planak (HMJP) 51 neurri aurreikusten ditu. “Denon artean aztertu eta erabakiko dugu zeintzuk martxan jarri”.

 

Tartean dago, EAJ eta PSEren udal gobernuan ez ezik herritarren artean eztabaida piztu zuen hirira sartzean ibilgailu pribatuen erabiltzaileek ordaindu beharreko ordainsaria, esaterako. “Denbora dugu neurri batzuk hobeto aztertzeko”, adierazi du gaur Aburtok Egun on Euskadi ETB1eko saioan.