Elkarte ultra katolikoaren autobusa martxan jarri dute berriro. Oraingo honetan, Madrileko Kongresuan tramitatuko den LGTBI eskumenen alde prestatzen ari diren legearen kontra jardute. Podemos eta bere LGTBI mozal legea: zuen seme-alaben bila doaz lelopean, aste honetan Madrilen beraien lehen protesta egin zuten, eta beraien bidairen bigarren geltokia Bilbo izango da.
Eguerdiko 12:00etan Moyua plaza inguruan egongo dira, bertan, eskuhorriak bananduko dituzte eta lege horren kontrako firmak eskatuko dituzte. Los niños tienen pene, las niñas tienen vulva, que no te engañen bus laranja Ercilla eta Rekalde zumarkaleen artean egongo da.
Beraien kontra protestatzera zenbait elkartek deia luzatu dute azken orduetan. 11:30ean elkarretaratzea egongo da Moyuan bertan, LGTBI kolektiboaren eskumenen alde eta defentsan. Hazte Oirren mezua ez dela adierazpen askatasuna diote, transfobia baizik. Horregatik, LGTBI eskumenen aldeko ekarretaratzea prestau dute horren kontra protestatzeko.