Open House jaialdiak arrakasta nabarmena lortu du bere lehenengo edizioan

uriola.eus 2017ko ira. 25a, 11:51

Udaletxeko Ilarak Open Houes jaialdian

Open House ekimenak sekulako arrakasta izan du asteburu honetan Bilbon. Milaka pertsona hurbildu ziren eraikin desberdinetara eta horietariko askotan ilara luzeak sortu egin ziren.

Eguraldi onak lagunduta, Nazioarteko Erakusketa Arkitektoniko Kulturalarekin bat eginez ateak ireki zituzten eraikinek jaialdi paregabe bat osatu zuten. Larunbat goizetik bilbotarrak, eta bilbotarrak ez direnak ere, bisitatu zitekeen eraikinetara hurbildu ziren. Ilarak eraikin ia guztietan sortu ziren eta igandean berdin gertatu zen.

Carlton Hotela, Udaletxea, Arriaga, San Mames, Iberdrola Dorrea eta beste eraikin askotan bi orduko ilarak jasan zituztenak badira. Horrek izan ziren arrakasta gehien eduki zituzten eraikinak. Carltoneko balkoitik Moyua plaza ikustea ez da egunero egin daitekeen zeozer, eta hori jakinda, pertsona ugari hurbildu ziren hotelera. 

Guztira 47 eraikin izan ziren parte hartu zituztenak, eta ilarak ia guztietan sortu ziren. Deialdiak eduki zuen harrera ikusita, datorren urtean errepikatzea pentsatzen ari dira. Jendearen gustokoa izan den jaialdia dela ikusita, bigarren edizio bat egon daitekela aitortu zuten antolatzaileek.

 

[2017-09-22] Open House jaialdiak Bilboko ateak irekiko ditu asteburuan