Banden Lehiaren 9. edizioa bihar aurkeztuko dute

uriola.eus 2017ko ira. 25a, 09:56
Banden Lehiaren kartela

Banden Lehiaren 9. edizioa bihar aurkeztuko dute Euskararen etxean. Horrez gain, pasadan urtean irabazi zuen Zazkel taldeak bere bigarren diskoa aurkeztuko du.

Euskararen Etxea musikaz beteko da bihar goizeko 11:00etatik aurrera. Lehenengo Banden Lehiaren 9. edizioa aurkeztuko dute. Bertan, alde batetik parte hartuko duten taldea batzuk aipatuko dituzte, izen emateko epea zabalik jarraitzen du eta.

Bestetik, epaimahaia nor izango den argituko dute. Last Tour epaileen artean egongo da berriro, eta irabazleak BBK Livean jotzeko aukera izango du.

Horrez gain, Zazkel taldeak atera duen diskoa aurkeztuko dute. Pasadan urtean irabazi zuen Santutxuko taldeak bere bigarren lana bukatua du, eta bihar emango dute ezagutzera. Aurten BBK Livean joteko aukera izan zuten, eta Banden Lehia irabazten duenak aukera berdina izango du.