Indarkeria sexista

San Frantzisko auzoan emakume batek pairatutako eraso matxista salatu dute

uriola.eus 2017ko ira. 25a, 13:20

Irailaren 19ko elkarretaratzea Uribarri auzoan

Bilboko Udaleko talde politikoek, adierazpen instituzional baten bitartez, gaitzetsi dute San Frantziskon gertatutako eraso matxista. Emakumeari babesa agertu diote. Erasoaren egile delakoan, gizon bat atxilotu dute.

Eraso sexistek "gizartean eta gure bizimoduan, arlo pribatuan zein publikoan, ematen den indarkeria matxista islatzen dutela" gogorarazi dute Bilboko Udalean ordezkaritza duten taldeek, eta ekintza "arbuiatu eta ulertezintzat" jo dute. 

Edonolako eraso sexistei aurre egiteko deia luzatu diete herritarrei eta, ondorioz, "inolako tolerantziarik ez agertzera eta ekintza horiek zigorrik gabe ez uztera" gonbidatu dituzte. "Guztiok azaldu behar dugu emakumeen aurkako indarkeriaren edozein agerraldiren kontra", gaineratuz.

Bilboko Udalak erasoa gaitzesteko ekintzetan parte hartuko du eta Genero Indarkeriaren alorrean Arretarako eta Prebentziorako Programaren udal zerbitzuak horietaz baliatu behar dituztenen esku jarriko ditu, arreta osoa eta berezitua eskaintzeko asmoz. 

Atxilotu bat

Ustezko erasotzailea delakoan gizon bat atxilotu dute jakinarazi dute udal ordezkariek.