XIV.AMP 'Pleguak', Okela Sormen Lantegia, Artist

Erabiltzailearen aurpegia OKELA 2017ko ira. 25a, 15:27

Okela Sormen Lantegiak ARTISTEN MEETING POINTAREN XVI. edizioa ospatuko du irailaren 28tik urriaren 12ra bitartean: XIV.AMP 'Pleguak'. 

Irekieran Garik, Iñigo Astiz eta Oier Aldekoak osaturiko Ez Dira Ondo Moldatzen proiektua edukiko dugu ikusgai eta urriaren 12an, erakusketaren itxierarekin batera Claudia Lorenzo, Damaris Pan eta Elena Aitzkoa artisten berbaldiak izango ditugu arratsaldeko 19.30ean.

Erakusketa irekita egongo da astearte, asteazken eta ostegunetan 17.00etatik 20.00etara bitartean.