Egia eta justizia gabe hiru urte daramate Ayotzinapako 43 ikasleren familiek. Besteak beste, "izua zabaltzeko eta protesta soziala geldiarazteko estrategia global baten barruan" kokatzen dute gertatua. Eta argi dute Estatu mexikarraren "inplikazioa eta erantzukizuna" euren senideen desagerpenetan.
"43 ikasleak bizirik eta euren etxeetan nahi ditugula adierazteko", elkarretaratzean parte hartzera dei egin du Ayotzinaparekin euskal plataformak gaur Unamuno plazan 19:00etan.
Bihar, asteazkena, Carlos Martin Beristainek El tiempo de Ayotzinapa liburuaren aurkeztuko du 19:00etan La Bolsa udaltegian. 2015ean Giza Eskubideen Batzorde Interamerikarrak aditu independenteen talde bat (GIEI) izendatu zuen kasua ikertzeko, biktimen ordezkariekin eta Estatu mexikarrarekin adostuta. Taldeak sei hilabeteko bi epetan bi txosten sakon argitaratu zituen. GIEI taldeko kide izan zen Carlos Martin Beristain, liburuaren egilea.
komiteinternazionalistak.orgayotzinapa-gogoan-mobilizazioa