Biltzarra hilebete honen 28an eta 29an ospatuko da, ostegun eta ostiral honetan. Bertan izango dira Interneteko domeinu geografiko eta komunitario nagusien ordezkariak: .paris, .nyc, .sidney, .wien, .cat, .barcelona, .bzh, .amsterdam, .swiss, .melbourne, .ruhr, brussels, .berlin, .koeln, .africa, . capetown, .joburg, .durban.
Aurrerapen bezala, aurreko egunean, Sebastien Ducos, geoTLD sareko presidentea eta Josu Waliño, PuntuEUS Fundazioko zuzendari nagusia Juan Mari Aburto Bilboko alkatearekin elkartuko dira.
Sebastien Ducos, GeoTLD Taldearen lehendakaria da eta tokiko domeinuen sustapen eta defentsan egiten du lan. Pertsona ezaguna da Interneten industria; egun, Neustarren mudnuko hainbat domeinu kudeatzen ditu. Tartean markak, izen orokorrak eta .NYC (New York Hiria), bezalako geografikoak.