'Abesti bat gutxiago' Harkaitz Canoren lan berria

uriola.eus 2017ko urr. 2a, 12:31

Rafa, Oier eta Harkaitz

Harkaitz Cano idazlea, Oier Aranzabal abeslariarekin eta Rafa Rueda gitarra-jotzailearekin bat, hitzaldi musikatua egingo dute Literatura eta Musika Euskaraz zikloaren ekitaldi berrian.

Literatura eta Musika Euskaraz zikloaren ekitaldi berria Arriagako foyerrean izango da. Bertan, Harkaitz Canoren azkenengo lana aurkeztuko dute eta Rafa Rueda eta Oier Aranzabal berarekin egongo dira. Asteazken honetan izango da, gaueko 20:00etan.

Harkaitz Cano idazleak eta Lou Topet taldeak Ameriketako Estatu Batuetako abeslarien 10 kanta euskarara itzuli dituzte eta Abesti bat gutxiago disko-liburua argitaratu dute, Rafa Rueda eta Joserra Senperena bezalako musikariekin batera.

Canok horri buruz hitz egingo du 'Abesti bat gutxiago' izenburuko hitzaldian eta masterclass bat eskainiko du Oier Aranzabal eta Rafa Rueda lagun dituela. Hiruren artean honako galderei erantzuten saiatuko dira: Nola egin bertsio bat? Nola itzuli abesti bat euskarara bidean galdu Gabe? Zein ezaugarri ditu euskarak? Eta ingelesak?

Sarrerak Arriaga Antzokian bertan eta antzokiko web gunean daude salgai. 12 eta 15 euro artean salduko dira.