Gizon bat atxilotu zuten asteburuan Alde Zaharreko Loteria kalean emakume bati erasotzeagatik. Emakumeak gau horretan bertan salaketa jarri zuen eta urruntze ordena ipini diote gizonari.
Bilboko Udaleko talde politiko guztiek, adierazpen instituzional baten bitartez, gaitzetsi dute Loteria kalean gertatutako eraso matxista. Emakumeari babesa agertu diote eta gertakizun guzti hauek Udala sumintzen dutela adierazi dute.