Bertan, Carmen Zapata (MIM elkarteko lehendakaria), Nara Pinto (Mad Cool, Download Festival, Bilbao BBK Live, Azkena Rock Festival, etab. jaialdietako programatzailea edo programatzaile lanetan izandakoa), Usua de la Fuente (Niña Coyote eta Chico Tornado) eta Dorleta Martinez de Aramaiona (Hell Dorado aretoko DJa) izango dira. Leire Palacios kazetaria izango da solasaldi honetako moderatzailea.
Gaur egungo gizartean emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasunerako bidean pausuak eman badira ere musikaren industrian gutxi aurreratu dela diote. Musika eragileetan, kontratazio agentzietan, kontzertu aretoetan, etab. emakumeek gidatutako zuzendaritza postuak murritzak izaten dira.
Azkeneko urtean ugaritu egin dira gai honi buruzko albisteak eta aldaketak eskatzen dituzten ekimenak. Hori dela solasaldi baten bitartez egunerokoan eragiten dien kontestu ezagutaratu, aztertu eta eztabaidatuko dute. Horretarako emakume sortzaileekin batera musikaren industrian lan egiten dutenei hitza emango diete.
Lehendabiziko solasaldi honetan musikarekiko saletasun bera duten perfil ezberdineko emakumeak batu dituzte, abeslariak, DJak, programatzaileak...
MUSIK / FEM
MUSIK / FEM ‘Asmatu, komunikazioa eta kultura‘ enpresak sortutako proiektua da. Honi esker musikaren alor ezberdinetan emakumeak duen presentzia aztertu nahi da. Azterketa horri esker berdintasunaren bidean lagunduko dituzten proiektuak sortzea du helburu.
Hitzaldia Kafe Antzokian izango da gaur, arratsaldeko 19:00etan eta sarrerak doan izango dira.