Egiostearen garaian behin eta berriz sinestarazi nahi digute gezurra errez sinetsi eta egiari eutsi ezin gabilela. Baina ez da horrela. Gure eguneroko ekintzek erakusten dute egiari eusten ari garela.
Nabigatzean eutsi mareatzeari,
soldata minimoa eta langabeziari,
sumendiaren labari eta gure gizateriaren logikan
egia inork gutxi jasan dezakeenaren gezurrari, eutsi.
“El aguante” deitzen da aurreko hitzak txertatzen dituen Calle 13 Puerto Rico-ko taldearen kanta; joan den igandean Kataluniako herriak zinez izan zuen “aguantea”, kolpe odoltsuei bortizkeria berberaz ez erantzuteko, ukabilkada indartsu eta zuzenei begirada zorrotzez erantzuteko, hezurrak apurtzerainoko buru eta sorbaldetako kolpe mingarriei, hitzek eutsi dezaketen duintasunarekin ihardesteko.
Gorputzak eutsi dezakeena jasateko jaiotzen gara
etorri dena eta etorri datorrena jasaten dugu
azken bizi-segundo eskasei ere eutsi.
Gorputzak hamabost minutu jasan ditzake zintzilik,
bi besoak moztuta, hezurretan hausturak,
topa, eusteko ditugulako egiturak eta izen-deiturak!
Zenbat pilula kimiko behar dira gizaki bat gizakia ez den beste zerbaitetan bihurtzeko? Bihotza ordez, engranajea; begien ordez, torlojuak; buruaren ordez silikonazko pilota; hezur eta azalaren ordez, metala eta kautxua ikusten duten horiei, distortsio hori jasateko adostasuna erakusten duten RoboCop horiek non izan dezakete “zaintzaile” maila, estatusa. Hori ere, aguantatzeko dugu.
Balak saldu eta jaurtitzen dituen hori jasaten dugu
gudak ere hainbat jasan ditugu, gerra hotza, ehun urtetako guda
baita egun betekoa.
Gaur gure gibela taberna zuloak eman behar diguna eusteko prest dugu.
Izandakoa eta izan zitekeenarengatik
Duguna eta faltan izan dezakegunarengatik
Etorri daitekeenarengatik eta une honengatik
Topa, irabazteko prest gaudenarengatik!
Jarraitzen du Calle 13-k. Eutsi, jasan. Eustea ez da konformatzea, eustea erresistitzea da, erresistentzian aritzea. Alegia, norberaren identitatea eta izatea etengabe sortzen joatea. Eztago arnasean itotzerik.
Ekintzak bat-batean, despistatuta harrapatu ez gaitzan, etengabeko arnasketan egotea komeni da, etengabeko barne-ariketan. Hitza eta ekintza hartzeko garaia iristean, gizatasunetik erantzuteko, eta arnasgoraren ekintzan gaudela, topa erresistentzian, topa arnas hartze berean egoteari; baina topa ekintzetan dago, ez aurretik edo ondoren esaten diren hitzetan.
Gure ekintzek gure hitzek baino askoz ozenago hitz egiten baitute gehienetan. Katalunia hausturan ere eusten. Peneloperen sareetan korapilatuta, baina sarea, hor, eus.