Eneko Atxaren Azurmendi Enea taldea Euskaldunako jatetxean

uriola.eus 2017ko urr. 4a, 10:30

Eneko Atxa

Eneko Atxaren taldeari eman diote jatetxearen ardura eta Azurmendin, Euskalduna Jauregian eta San Mames Jatetxean lan egingo dute.

Euskalduna Jauregiko administrazio kontseiluak proposamen bi zituen eskuartean, biak Zornotzako sukaldarienak: Eneko Atxarena (Azurmendi jatetxea) eta Beñat Ormaetxearena (Jauregibarria jatetxea). Gaur goizean hartu dute erabakia eta Eneko Atxaren Azurmendi Enea taldearen proiektua izan da irabazlea, ohar batean azaldu dutenez.

Lehiaketara aurkeztutako proposamen biak “kalitate bikainekoak” direla azaldu dute. Azurmendi Enearen proiektua Bizkaiko sukaldaritza tradizionalean oinarritzen da. “Bizkaiko gastronomiako errezeta tradizionalak balorean jartzea du helburu”, oharrak jasotzen duenez. Horrek, “elementu bereizgarria” eskainiko dio jatetxeari eta Bizkaiko gastronomia nazioarte mailan “indartzea” ahalbidetuko du.

Urtea amaitu arte Fernando Canalesek jarraituko du jatetxeko arduragaz. 2018ko urtarrilean eta otsailean azpiegiturak egokitzeko eta dekoratzeko lanak burutuko dituzte. Lanak bukatutakoan jatetxea berirekiko dute.

 

Argazkia: Anboto