Marco Bellochiorentzat Ohorezko Mikeldia

uriola.eus 2017ko urr. 4a, 10:55

Argazkia: Zinebi

Zinebik zinemagile italiarrari emango dio Ohorezko Mikeldia. Bere filmografia bikaina goraipatu dute eta bere film labur batzuk jaialdian emango dituzte.

Azaroaren 10ean hasiko den Zinebi bere 59. edizioa izango du aurten. Bertan Marco Bellocchiori emango diote Ohorezko Mikeldia eta bere film labur hauek emango ditu jaialdiak: 'La colpa e la pena' (1961) eta 'Per una rosa' (2017). Azken hori amaiera-ekitaldian izango da ikusgai. Gainera, 'I pugni in tasca' (1965), 'Sorelle mai' (2010) eta 'Fai bei sogni' (2016) film luzeak ere egongo dira ikusgai.

Jaialdiaren arduradunek jakinarazi dutenez, azaroaren 10etik 17ra Bilbon egingo duten film dokumentalen eta film laburren jaialdirako 3.183 film jaso dituzte. Aurten 59. edizioa izango da, eta horrenbeste film heltzeak seinale bikaina dela adierazi dute.

Mundu osotik heldu dira filmak eta hiru kategoria desberdinetan banandu dituzte fikzioa, dokumentala eta animazioa. Datorren hilabetean, heldu direnen artean aukeratuak izan diren filmak ikusteko garaia helduko da.