Dantzan Bilaka 2017

uriola.eus 2017ko urr. 6a, 09:39

Dantzan bilaka

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sustatzen dituen Dantzan Bilaka 2017 jardunaldiak asteburu honetan Azkuna Zentroan izango dira.

Aurtengo edizioak aldaketak dakartza. Azken bi urteetan ADDEk (Euskal Herriko Dantza Profesinalen Elkartea) programaren kudeaketan lan egin du, eta, egindako hausnarketaren ondorioz, programari astindu bat emateko beharra ikusi du, begirada berri batez ikusi ahal izateko.

Aurten, parte hartzen duten proiektuen aurkezpen guztiak lurralde bakarrean bilduko dira, horrela, partaideak, beste profesionalak eta ikusleak elkartu eta ekitaldia aberastuko duten ekintza paraleloak egingo dira ideien hartu-eman eta hausnarketarako testuinguru zabalago batean. Hemen daukazue asteburuko egitaraua:

 

  • Ostirala, urriak 6

10:00-15:00 / Auditorioa
SENSORY WORK AND PERCEPTION IN ACTION Theo Clinkard (UK)

17:30-19:00 / Medialab2
INVOCACIÓN #9. BILBO
“La danza del futuro”* liburuaren aurkezpena. Jaime Conde-Salazar (ESP)
Sarrera librea lekuak bete arte
(*) Anti Liburudendarekin lankidetzan antolatua

19:30 Aurkezpenak:
HÁZTELO TU Elkarrizketa Ángela Millanorekin “HOGAR” izeneko bere proiektuaren inguruan. / JOZ1, Kulturen Ataria

THE FRAGILITY OF FREEDOM Denís Santacana Espacio Lucernario / Kulturen Ataria

BIRAKA (fragmentos) Nerea Martínez / Arrikibar plaza
Sarrera dohainik

 

  • Larunbata, urriak 7

10:00-15:00 / Auditorioa
SENSORY WORK AND PERCEPTION IN ACTION Theo Clinkard (UK)

10:30-13:30 / JOZ1
DANTZA ETA MUGIMENDUA FAMILIAN Tailerra MUGIren (EUS) eskutik Myriam Pérezen NERE AZALEAN ARROTZ” lanaren inguruan. 5 urtetik aurrera
Prezioa: 6€ pertsona bakoitzeko

16:30-18:30 / JOZ1, Kulturen Ataria
SIESTA+MAYEÚTICA Hausnarketa-saio irekiak praktika koreografikoaren inguruan. Jaime Conde-Salazar (ESP)
Sarrera dohainik

19:30 Aurkezpenak:
BICHA Luciana Chieregati / Bastida Aretoa

QUE SERÁ, SERÁ...? Tonatiuh Díaz / Kulturen Ataria

POOL Amaia Elizarán / Kulturen Ataria

NERE AZALEAN ARROTZ Myriam Pérez / JOZ1
Sarrera dohainik

21:30 / JOZ1, Kulturen Ataria
Mokaduak, ardoa, topaketa, hausnarketa eta elkartrukeak.

 

  • Igandea, urriak 8

10:00-14:00 / Auditorioa
BODY / MATERIAL Gorputza ezagutza-toki gisa interesatzen zaien pertsonentzako tailerra
María F. Scaroni (IT) (Cía. Damaged Goods / Meg Stuart)*
Prezioa: 15 euro
Izen-emateak: info@addendantza.org (irailaren 25a arte)
* Arriaga Antzokiarekin lankidetzan antolatua

16:30-18:30 / Bastida Aretoa
SIESTA+MAYEÚTICA Hausnarketa-saio irekiak praktika koreografikoaren inguruan. Jaime Conde-Salazar (ESP)
Sarrera dohainik