Foro Sozialeko kide den Teresa Toda eta Gogoetabidean taldean aritzen diren Mari Luz Estebane, Jone Goirizelaia eta Saioa Iraola egongo dira igande honetako ekitaldian. Beraien esanetan, Euskal gatazkaren inguruko indarkeria adierazpenak askotan beste biolentzia mota batzuekin gurutzatu dira, eta, bereziki, emakumeen aurkako bortizkeria sexistarekin.
Horregatik egingo dute urriaren 8ko ekitaldia. Horren xedea da «azken 50 urteetan indarkeria matxistaren aldaerak bizi izan dituzten emakumeak elkartzea», eta indarkeria horien «aitortzan» urratsak egitea: «Oinarrizkoa da jendartean dauden askotariko indarkeriak aitortzea, eta ez soilik euskal gatazka deiturikoarenak». Emakumeen arteko elkartasuna sustatzea ere bada ekitaldiaren beste helburuetako bat.