Guggenheim Museoko langileen protesta

uriola.eus 2017ko urr. 6a, 13:20

Argazkia: Ecuador etxea

Guggenheim Museoko langileen prekarietatea salatzeko protesta egingo dute bihar eguerdian museoaren kanpokaldeko zabalgunean.

Urrian, 18 urtetik gorako Bizkaitar guztiak, doan joan daitezke museoa ikustera. Bere 20. urtebetetzea ospatzeko hori izan da Bizkaiko Foru Aldundiak egin duen ekintza. Hori aprobetxatuz, langileen prekarietatea salatzeko ekintzak antolatu dituzte, lehenengoa bihar 12:00etan museoaren aurreko zabalgunean.

Orain dela urtebete Guggenheim Museoak 18 hezitzaile kaleratu zituen bere eskubideak defendatzeagatik. Greba egin zuten euren soldata eta lan baldintzak hobetzeko eta kaleratu egin zituzten.

Artea fast-food bilakatzeko ahalegina salatuko dute langileek, gutxi batzuentzako negozioa baino ez dakarrena langileak miseriak uzten dituen bitartean.

Langileek ezetz esango diote Guggenheimeko prekarietateari, eta kalitatezko museo baten alde egingo dute, entxufismorik gabekoa, itxurakeriaz harago langileen duintasuna babesten duena. Horrez gain, kanta bat grabatuko dute Zazkel taldearen laguntzarekin.