'Mount hizkuntza' izena du Topaketalk jardunaldietako hirugarren proposamenak. Bertan, Alberto Iñurrategi mendizaleak eta Xabier Leibar mendikuak hartuko dute parte. Ikaskuntza, ahalegina, konstantzia eta gozamena bere baitan hartzen dituen mendia edozein giza jardueraren analogia gisa hartuko da.
Horrela, Leibar doktoreak eliteko kirolak behar duen prestaketaz hitz egingo du, zenbait mito argituko ditu eta nutrizioari buruzko hainbat gidalerro emango ditu. Bestalde, Aretxabaletako mendizaleak eliteko kirolari gisa bizitutako esperientziak eta bitxikeriak kontatuko ditu.
Azkenik, eleaniztunak izanik, hizkuntzak ikastearen eta mendi bat igotzearen arteko antzekotasunak azalduko dizkigute biek gaur, eta doan, Bilboko Dock Gunean arratsaldeko 19:00etan