Bilbo Hiria irratiak '20 urtez euskal taupada' diskoa aurkeztuko du

uriola.eus 2017ko urr. 31a, 09:25

Bere 20.urteurrena dela eta, hainbat euskal musikarik grabatu duten 20 urtez euskal taupada diskoa aurkeztuko du Bilbo Hiria irratiak eta, bide batez, aurtengo programazioaren berri emango du.

Bilbo Hiria irratiak jai berezi bat antolatu du gaurko Kafe Antzokian 19:30etatik aurrera, sarrera doakoa dela. Bertaratu ezin duenak irratiz (96.0 FM) zuzenean jarraitu ahalko du aurkezpen-jaia.

Galder Perezek eta Ane Zabalak aurkeztuko dute, eta zuzenean joko dute Zea Mays taldeak, Pettik eta Anje Duhaldek. 20 urtez euskal taupada bilduma diskoa Josu Zabalak koordinatu du.