'Gernikaren egiak' ikus-entzunezkoan

uriola.eus 2017ko urr. 10a, 10:05

Gite-IPES elkarteak Gernikaren Egiak ikus-entzunezko lana urriaren 26an aurkeztuko du BIBA espazioan, joan den apirilean liburua kaleratu ondoren.

Memoriaren inguruko eztabaida soziala sustatzeko eta lanketarako "tresna bezala" aurkezturako Gernikaren Egiak liburuak zabalpen handiagoa behar duela ohartuta, prestatu dute bideoa Gite-IPES elkarteko lagunek. Urriaren 26an aurkeztuko duten ikus-entzunezkoak bilduko duenaren aurrerapena atzo zabaldu zuten. Bertan, Gernika-Lumoko hainbat ahots bildu dituzte. Guztira, 12-15 bat pertsona elkarrizketatu dituzte, eta, oraingoan, emakumearen ikuspuntuak, emakumeen errelatoak, emakumearen egiak pisu handia izango du.

Oso pozik agertu dira proiektuak izan duen "transzendentzia eta garapenarekin" Gite-IPESeko Haritz Petralanda eta Ibon Meñika. Azken batean, horrek eraman ditu "euskarri gehiagoren beharraz" gogoeta egitera, eta horrek ekarri gaitu gaurkora", aipatu dutenez.

Ikusentzunezkoan Gernikaren egiak jaso dituzte. Orain 30 urte Gernikan historialariak bildu zituen mahainguruaren grabazioa oinarri hartuta, gaur egungo errelatoak, hausnarketak, iritziak bildu dituzte. “Gernikan egia asko daudelako, eta mundu zabalean Gernika asko daudelako”. 

Herri memoria "gaurko lanabesa delako, eta oroimena ez delako atzera begiratzea bakarrik, etorkizuna ahazturan ez geratzeko" apustua egin nahi du Gite-IPESek.