Hispanitate eta arrazaren egun honetan, euskaldun garen heinean, ez dugu jai egiteko arrazoirik, kontrakoa baizik. Gure hezkuntza sistema propioa lortzera bidean ez dugu Espainiak inposatutako egutegia betetzeko asmorik, eta hortaz, euskal egutegi propioa aldarrikatzen jaraituko dugu.
Hori dela eta, Deustuko Donde Petri plazan eta Solokoetxeko ikastetxean Herri Eskolak egin genituen. Goizeko bederatzietatik hamabiak arte, ikasleok alternatiben bidez erantzun genion egun hori.
Goizari hasiera emateko gosari kolektiboa prestatu genuen, ezagutza-jolas batzuk eta gero harreman heteropatriarkalei buruz hausnartu genuen, eta bukatzeko, ikastetxe bakoitzeko borroka lokalak identifikatzen eta irtenbideak bilatzen aritu ginen.
Goiza bukatuta, denok batera joan ginen Kataluniaren aldeko mobilizaziora.
Gora ikasleon borroka!
Jai egun arrotzei desobedientzia!