Aste hau Pobreziaren Kontrako Nazioarteko Eguna dugu, eta, hori dela eta, zenbait ekintza prestatu dira Bilbon. Lehenengoa gaur izango da, arratsaldeko 17:30ean "Muévete contra la desigualdad obscena" tailerra. Bilboko Munduko Medikuen Kafe eta té gunean, Bailen kaleko lehenengo zenbakian.
Bihar, berriz, goizeko 11:30ean Udaletxearen eskaileretan egongo dira. Bertan, manifestuaren irakurketa publikoa egingo dute.
Pobreziaren kontrako Nazioarteko Eguna bukatzeko, bizi martxa antolatu dute asteburu honetarako. Urriaren 21ean izango da, 11.30ean ere. Ibilbidea: Arriaga plaza-Itsas Museoa-Arriaga plaza izango da.