Kamera ona zuen jendearekin inbidia sentitzen zuela aitortzen du. Duela gutxi erosi du bere lehen reflex kamera. Normalean paisaiak erretratatzen ditu. Gustatuko litzaioke leku askotan argazkiak ateratzea: Islandian, Norvegian, Suitzan, Italian, Grezian… baita Asiako herrialdeetan ere. Erretratuak egiteari ere ekin dio. Azken boladan egindako erretratuak gogoko ditu; dioenez hobetu egin duela erakusten dute. Instagram edo Facebook sare sozialetan zabaltzen ditu bere lanak. Instagramen argazkilari asko jarraitzen ditu, batik bat, ikusi eta ikasteko.
F: @ekaitz IE