UdalBerrik etxerik ez duten pertsonei erroldatzeko aukera bermatzea eskatzen du

UdalBerri-Bilbao en Común udal-taldeak etxerik ez duten edo bizileku-bazterkeriako egoeran dauden pertsonei erroldatzeko aukera bermatzeari buruzko proposamena aurkeztuko du urriko osoko bilkuran. Horri lotuta, Podemos, Ezker Anitza – IU eta Equok osotzen duten koaliziotik prozesu horren berri ematea eskatuko dute, Bilboko biztanle guztiek herritar diren heinean euren eskubideak balia ditzaten, eta irakurtzeko errazak diren tresnak erabiliz informazio publikorako sarbidea izan dezaten bermatuz.

Osorik irakurri