Aspanovas Bizkaia elkartea Bilboko Maratoia dela eta, asteburu solidario bat prestatu du asteburu honetarako. Beraien elkartearentzako, eta minbizia duten umeak laguntzeko, dirua lortu nahi zuten larunbat eta igandeko ekintzetan.
Tamalez, igandeko ekintza bertan behera utzi behar izan dute. Euskaldunatik irtetzeko intentzioa zuen martxa ezin izango da ospatu, antolatzailengandik kanpo datozen arrazoiengatik. Inskripzioak ez dute balidapena galduko eta jakin bezain pronto, beste data bat adostuko dute eta martxa ospatuko da.
Oraindik aurrera jarraitzen duena larunbateko ekintza da. Guggenheimeko zabaldegian korrika egiteko zintak jarriko dituzte. Helburua, handik pasatzen diren guztien artean 100 kilometro egitea da. Horrela, Orange enpresak kilometro bakoitzeko 5 euro jarriko ditu, eta 500 euroko dohaina eskuratzea nahi dute ekintza honekin.
Jendea animatu daitela eskatu du Aspanovas elkarteak, bai maratoia edo lasterketaren bat egingo dutenen artean, bai lagundu edo parte hartu nahi dutenen artean. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera bertan egongo dira, eta guztien laguntza eskatu dute elkartearekin aurrera jarraitzeko.