Wikipediarako 1.600 artikulu euskaraz sortzea erronka

uriola.eus 2017ko urr. 20a, 11:32

Euskal Wikilarien Elkarteko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak

Euskal Wikilarien Elkarteak, Eusko Jaurlaritzarekin bat, wikipediako euskarazko eskaintza sendotuko du kalitatezko 1.600 artikulu berrirekin.

Ikasleentzako interneten, eta batez ere, Wikipedian euskarazko eskaintza sendotzeko, egitasmo berria aurkeztu dute Wikilari eta Jaurlaritzak. Bertan, ikasleek ikasleentzat artikuluak egingo dituzte, eta 1.600 alera iristeko akordiora heldu dira. 

Wikipedia ikasleentzat ezinbesteko tresna bihurtu dela azken urteetan argi dago. Ikasle lanak egiteko, bai ikastetxetan, bai unibertsitatean, kontsultak egiteko web-orrialde erreferentea bilakatu da. Bertako orrialde gehiago egitea, eta daudena hobetzea da helburua.

Horretarako, zerrenda bat osatu dute DBHko kurrikuluma oinarritzat hartuta. Ikasleek behar izaten dituzten artikuluak osatzeko, haiek egiten dituzten lanen bidez Wikipedia elikatu nahi dute. Hori lortzeko, irakasleen laguntza behar dute, lan horiek zuzenak izan daitezen eta ondo idatziak.

Horrela, hiru urteko epean 1.600 artikulu inguru igotzea espero dute. Gaur egun, Wikipedian euskaraz eduki oparoa eskaintzea hizkuntzaren bizitasuna erakusten du. Proiektu honekin hamabost esparrutako artikuluak bultzatu nahi dituzte: historia, geografía, kultura, musika, matematika edota bioloiía besteak beste. 

Beraiek egingo duten lanaz gain, gogoratu dute, edozein herritarrak duela aukera euskarazko edukiak Wikipediara igotzeko. Auzolan proiektu bat bihurtu nahi dute entziklopediako edukiak sendotzeko eta euskara interneten eta sarean duen presentzia handitzeko.

 

Argazkia: Wikipedia Euskaraz