Bilboko argazki onena

uriola.eus 2017ko urr. 20a, 11:57

Argazkia: Igerrak taldea / eu.wikipedia.org

Ibeni kaitik Igerrak taldeak San Anton zubiari eta elizari ateratako argazki hau aukeratu dute Marisol Ramirez argazkilariak eta Oier Aranzabal kazetariak osatutako epaimahaiak Bilboko argazki onena, Wiki Loves Monuments lehiaketan aurkeztu diren lanen artean. 

Bost urtetan munduko argazki lehiaketa handiena bihurtu da Wiki Loves Monuments (WLM), eta tarte horretan ondare aitortza eta babesa duten mundu zabaleko 1.700.000 monumenturen argazki libreak bildu ditu. "Kristoren marka da", Galder Gonzalez Euskal Wikipedia Elkarteko kidearen arabera. Lehiaketako partaideei esker "guztiona den ondarearen argazkiak egin eta lizentzia librepean argitaratu dira, eta orain material guzti hori partekatzeko aukera dago". 

Lehiaketa gurera ekarri nahian, lehengo aldiz Wiki Loves Monuments lehiaketa Euskal Herrian antolatu du Euskal Wikilarien Elkarteak. Ipar eta hego Euskal Herrian ondare izendapena duten monumentuei argazkiak egitea izan da lehiaketaren funtsa. Eraikin zehatz batzuk ez ezik Bilboko Alde Zahar osoak edota Done Jakue bideak ere badute ondare izendapena. Lehiaketak "gure hiri eta herriak berrezagutzeko" aukera eskaini die argazkizaleei. 

Lehenengo edizio honetan guztira 722 argazki aurkeztu dira. Marisol Ramirez argazkilaria eta Oier Aranzabal kazetaria izan dira epaile: Lehenengo, 26 onenak aukeratu dituzte eta, ondoren, finalisten arteko sailkapena egin dute, puntu bidez. 

Bilboko argazki onena Igerrak taldeak San Anton zubiari eta elizari egindako hauxe hautatu dute. 

 

Argazkia: Igerrak taldea / eu.wikipedia.org