Guggenheim museoa doan izango da asteburuan

uriola.eus 2017ko urr. 20a, 12:59
Guggenheim Reflections

Asteburu honetan Guggenheim Museoa bisitatu nahi dutenek doan egiteko aukera edukiko dute. Bizkaitar guztiei emandako sarrerak aparte, asteburu honetan, edonor sar daiteke museoa barrutik ikustera dohainik. 

Museoaz gain, orain dauden erakusketak ikusi daitzke ere. Bill Violaren atzera begirako erakusketa, Anni Albersen zabaldu berri den erakusketa edota Ken Jacobs bideo artistaren obra.

Guggenheim museoak orain dela 20 urte ireki zituen ateak, 1997. urteko urriaren 18an hain zuzen ere. Joan den asteburuan Reflections obrak jendetza bildu zuen museoaren aurrean lau egunez. Asteazkenean, berriz, urtebetetze eguna izan zen, eta ospatzeko afari gala egon zen. Asteburu honetan, berriz, bertaratzen direnak doan sartuko dira.