Ertzainek Mossoei elkartasuna

Ander Etxabe, ertzain talde baten izenean 2017ko urr. 23a, 09:43
Argazkia: Daniel Aguilar

Azkenaldi honetan, gizarteko hainbat sektore, politikari eta komunikabideen aldetik Esquadra Mossoenganako izandako jarrera eta mespretxuaren aurrean, erakunde hau osatzen dutenenganako gure solidaritate, babes eta errekonozimendurik zintzoenak adierazi nahi ditugu.

Poliziak, segurtasun agente gisa, inpartzialtasunez segurtasuna bermatzea du helburu, beti ere legalitatearen barnean, berdintasun eta diskriminizaziorik ezaren printzipioak urratu barik, indarraren praktika neurriz kanpokoa ekidituz; are gutxiago indarkeriaren erabilera, nahiz eta funtzioak eginarazteko erabilia izan, derrigorrez, kasuan kasuko egoeretan proportzionaltasun osoz jokatu behar da. Herritarrak, edozein herritarrek, traturik eta hoberena merezi duelako, baita ere, zerbitzu, segurtasun, ongizate, errespetu eta bakerik errealena.

Azken asteetako Esquadra Mosso guztien jokabidea, batez ere, urriaren 1ekoa, konplexua, konplikatua, eta saila izateaz gain, txalotzekoa izan da. Gizartearen esker ona, formarik galdu barik eraginkortasunez eta legediarekiko errespetuz profesionaltasunez jokatu izanagatik.

Bakearen, gizarte segurtasunaren eta Kataluniaren askatsunaren babes irmoa, esku onenetan dago. Euskaditik, idatzi hau sinatzen dugun ertzainok, ez zaudetela bakarrik jakinarazi nahi dizuegu. Poliziak, horrela jokatzen duen bakoitzean, errespetu eta errekonozimendurik handienak merezi dituelako.

Gure solidaritate, errekonozimendu eta esker ona, bereziki, Josep LLuis Trapero Esquadra Mossoen buruarentzat. Izan ere, egoera latzetan jarrera ezin hobea mantendu izan du, autoritatearekiko subordinazio eta jerarkia printzipioak betez. Kataluniako eta Espainiako sektore jakin batzuen aldetik, zuzengabetasunez tratatu arren, bertotik gure hurbiltasun eta babesik handiena, bokaziozko ertzain konprometituen partez.

Seguiu així!!! Catalunya ho agrairá i la libertad dels catalans us ho reconoixer.

 

Sinatzaileak: Ander Etxabe, Jose Ramon Lekue, Roberto Ugidos, Xabier Mendizabal, Jon Peli Ugalde, Jorge Saratxaga, Iñaki Goikoetxea, Iñaki Eizagirre, Mikel Jon Vallejo, Ibon Uriarte, Unai Garabieta, Juan Cruz Azpiazu, Jose Adrian Duque, Gotzon Okamika, Jon C., Enrique Martinez, Ibon Muruaga, Daniel Madariaga, Pedro G., Juan Garai, Maria C., Igor Arnan, Valentin Bengoetxea, Agustin Arrieta, Teodoro Zuloaga, Andoni Altube, Agustin Garcia, Joseba Alcaraz, Jon Ander Ugalde, Eñaut De Frutos, Julen Aguirrebeitia, Andoni Etxegoien, Goio Pascual, Igor Fernandez Mendi, Koldobika Jauregi, Ricardo Fernandez, Iris Patxo, Gorka Agirregomezkorta, Afredo Rozas, Kepa Posadas, Mikel Otxoa eta beste ertzain asko. 

 

Argazkia: Daniel Aguilar