Hedabideetako langileen elkarretaratzea

uriola.eus 2017ko urr. 24a, 12:11
EITBko langileen elkarretaratzea

Kataluniako hedabide publikoei elkartasuna adierazteko Euskal Herriko hedabideek elkarretaratzea prestatu dute ostegunerako.

Asteburuan martxan jarri zen Konstituzioaren 155. artikuluak, Generalitateko boterea Madrilera pasatzeaz gain, hedabide publikoen kontrolak ere bide berdina egin beharko du. Erabaki horren kontra adierazteko, eta bertako lankideei babesa emateko, Euskal Herriko hedabideek ostegunean elkarretaratzea egiteko deialdia zabaldu dute.

Ostegunean, urriak 26, zenbait hedabidetako langileek elkarretaratzea egingo dute Bilboko Arriaga plazan. Deialdiak Kataluniako Kazetarien Kolegioak (Col·legi de Periodistes de Catalunya) argitara emandako agiria du oinarri.

EITBko langileak igandean bertan egin zuten lehenengo elkarretaratzea. Hedabide publikoetan lan egiten duten kazetarientzat "botere kontrola gainean edukitzea beraien objektibotasunaren kontra" doala adierazi zuten. 

Horrez gain, TV3eko langileek asanblada batean erabaki zuten atzo Parlamentetik heltzen diren aginduak beteko dituztela, eta ez Madriletik datozenak. Beren lanarekin normaltasunez jarraitzea eskatu dute, "inolako interferentziarik gabe".

Bestalde RTVEko informatzaileen kontseiluak komunikatu batean adierazi duenez "lehenengo RTVEn bertan jarri beharko da objektibotasunaren kontrol hori, gero besteei berdina eskatzeko". Kontseiluaren arabera, gero eta "objektibotasun gutxiago eta injerentzia gehiago" dago RTVEn, eta ezin zaizkie besteei eskatu beraien etxean aplikatzen ez diren oinarriak.