Kolore guztietako basoak

uriola.eus 2017ko urr. 24a, 12:50
Kolore Guztietako Basoak

Kolore Guztietako Basoak plataforma berriak bere proposamenak azaltzeko prentsaurrekoa egin du gaur. Bertan, naturatik gertuko basogintza egitea eskatu du.

Kolore Guztietako Basoak plataformak bere proposamenak aurkeztu ditu gaurko prentsaurrekoan. Bertan, gure basoak mantentzeko eta sustatzeko proposamenak bildu dituzte. Azken aldian, Galizian edota Portugalen egondako suteak ekiditzeko eta gure basoen zuhaitzak mantentzeko proposamenak azaldu dituzte.

Bizkaiko baso eremuen %53a pinudiak edota eukalpitoak dira. Zuhaitz honek era bizkorrean hazten dira, baina sute bat dagoerean oso kaltegarriak izaten dira ingurugiroarentzako, oso errez hartzen dutelako sua, eta Berangon edo Galizian gertatutakoa errepikatu daiteke. Beraien esanetan: "Bizkaiko Foru Aldundiak ez badio arazoari heltzen eta berehala zuzentzen ez badugu ekonomian eta ingurugiroan, ondorio larriak ekarriko ditu zuhaitz hauetan oinarritutako basogintzak".

Izan ere, basogintzarekin kontu handiz ibili behar da. Sortu daitezkeen suteak eragin gutxi izan dezaten basogintza politika onak egin behar dira, ingurugiroa babesteko, eta gaur egun horren premia dagoela adierazi dute. Gure baso autoktonoak babestu behar direla aldarrikatu dute, eta Erabilpen Libreko basoak kontrolatu.

Kolore Guztietako Basoak Plataformak "Onura Publikoko eta Erabilpen Librerako basoen %60a Naturatik Hurbileko Baso Kudeaketara eta %40a bertoko basoa bezala kontserbatu dezatela" proposatu dute gaurko prentsaurrekoan. Gaur martxan jarri den plataforma Bizkaiko eta bertako basoen aldeko kudeaketa jasangarri bat eskatzea du helburu.