Indautxuko eskola, Felix Serrano eskola izana, gaur ekingo dio bere mendeurrenaren ospakizunekin. 1918. urtean zabaldu zen eskola, beraz, ikasturte honetan ehun urte beteko ditu.
Hori ospatzeko, gaur, Eduardo Larrouy 104 urteko ikasle ohiak txupina botako du, eta horrekin hasiera emango dio ospakizunei. Horrez gain, 15:30etatik aurrera hasiko den ekitaldian, Bilboko Korua eta umeentzako jaialdia egongo da.
Datozen hilabeteetan beste ospakizun batzuk prestatu dituzte. Izan ere, mendeurrenaren ikasturteko hilabete bakoitzari gai bat jarri diote. Azaroa berdintasunaren hilabetea izango da, abendua, beriz, euskararena, eta horrela hilabete guztiekin mendeurrena urtean zehar ospatzeko.