LAB, ELA eta Steilas sindikatuek kalitatezko hezkuntza baten alde azaroan eta abenduan egingo dituzten greben deialdien erregistroa Eusko Jaurlaritzaren egoitzan aurkeztu zuten atzo. Horrela, bost egun horietan kolektibo guztiek greba egingo dute, azkenengo egunean, abenduaren 12a, greba bateratua izanik.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan hainbat mobilizazio egiten ari gara ikasturte hasieratik, eta hurrengo asteetarako deitutako grebek osatuko dute protesten dinamika. Hauxe da greben egutegia:
-Azaroak 9, Haurreskolak
-Azaroak 16, garbitzaileak eta sukaldariak
-Azaroak 23, heziketa bereziko langileak
-Azaroak 30, irakaskuntza
-Abenduak 12, kolektibo guztiak
Mobilizazioek jarraipena izango dute datozen egunetan. Hain zuzen ere, larunbat honetan, Bilboko Gran Vian bilduko dira, arratsaldeko 17:30ean. Bertan, hezkuntza arloko langileak, ikasleak eta familiak daude deituak.