Komikia eta gainerako abentura ilustratuak

uriola.eus 2017ko urr. 26a, 10:01
Hitzaldiaren kartela

Euskal Komikiaren erakustaldiaren barruan gaur Amaia Ballesterosen hitzaldia egongo da 'Komikia eta gainerako abentura ilustratuak' izenpean.

Arratsaldeko 19:00etan, eta doan, Foru Liburutegian Amaia Ballesterosen hitzaldia egongo da. Hilabete honetan 'Euskal Komikia 1975-2017' erakustaldia ikus daiteke Liburutegian.

Dinamika horren barruan, zenbait hitzaldi prestatu dute. Gaurkoa, euskaraz izango da eta Amaia Ballesteros izango da protagonista. Erakustaldia azaroaren 4a arte luzatu dute eta doan sartu daiteke ere.