Euskara sustatzeko Errigoraren herrilana

uriola.eus 2017ko urr. 27a, 10:58

Nafarroa hegoaldean nekazaritza-ekoizpena eta euskara bultzatu nahi dituen Errigoraren herri ekimenak bere udazkeneko kanpaiari hasiera emango dio gaur. 

Herrilanean oinarritzen den Errigora ekimenak bere kanpaina berriari gaurtik aurrera ekingo dio. Nafarroako hegoaldeko euskararen egoera hobetzeko, zenbait ekimen egin dituzte urtean zehar. Orain, berriz, bere oinarrian dagoen Nafarroako nekazaritza sustatzeko ahalegin paraleloan, bertako produktuen kutxak aterako dituzte.

Horrela, bertako nekazaritza eta produktuak laguntzeaz aparte, saltzen den guztiaren laurdena bertako ikastola eta euskaltegiak hobetzeko erabiliko dute. Euskara sustatzeko, ikastaro berriak atera nahi dituzte, maila desberdinekin, eta kutxa hauek hori lortzeko eta bertako nekazariek ekoiztutako produktuak Euskal Herritik zabaltzeko erabili dezakete.

 

Izan ere, Nafarroa hegoaldeko euskararen normalizazioak hauspoa behar du, eta beraientzako kanpaina hauspo ederra izan da azken urteotan. Aurten ere, guztion ahaleginari esker, hala izate nahi dute:

• Erakusleihoa eta indarberritzea izango da Nafarroa hegoaldeko euskaltzaleentzat.

• Euskalgintzaren proiektuen behar ekonomiko handiak arintzeko izango da. Lodosa, Tutera eta Vianako ikastolen biziraupenerako, Erriberako AEK indartzeko eta D ereduko lerroak babesteko eta zabaltzeko dinamikak biderkatzeko.

• Euskaldunak sortzeaz gain euskaraz bizitzeko espazioak irabazteko egitasmoak, euskara plazaratzeko eta jarrera baikorrak areagotzeko ekimenak sortzea.

Horretarako, bi kutxa hauek dira aurten atera dituztenak. Bertako produktu desberdinez osotuta daude eta biek prezio berdinarekin atera dituzte, 50€tan salduko dituzte.