Liburu zaharren azoka Areatzan

uriola.eus 2017ko urr. 27a, 09:29

Aurkezpenaren argazkia

Liburu zaharren eta bigarren eskuko liburuen azoka Bilboko Areatzan ospatuko da. Gaur arratsaldeak irekiko dituzte ateak eta azaroaren 12ra arte bertan egongo dira.

42 erakusmahai izango dira Bilboko Areatzan liburu zaharrez eta bigarren eskukoak direnez beteta. Aurtengoa XXXIX. azoka izango da eta gaur bertan irekiko ditu ateak. Bi astez egongo dira, azaroaren 12ra arte eta bertan hainbat libubu arraro erosteko aukera egongo da.Azokak mundu osoko bildumak izango ditu.

Egunero irekiko dira goizeko 11:00etatik 14:00ak arte. Arratsaldetan, berriz, 17:00etatik 21:00era arte egongo dira. Liburutegietako katalogoetan agertzen ez diren liburuak dira gehien bat, eta gastronomia, mikologia edota historia liburuak izan ohi dira salduenak. 

Kepa Torrealdaik aurkezpenean esan zuenez "zubian Bilbora erosketak egitera datozenak Areatzatik pasatzen dira, eta jendetza espero dugu egun horretan".