Ibaiondoko eskola eta institutu publikoa "borrokan" daude, egun hezkuntza publikoaren egoera "larria" delako. Egoera horri "buelta emateko" hainbat mobilizazio antolatu ditu IEPPA Naiz plataformak STEILAS, ELA eta LAB sindikatuen babesarekin. Besteak beste, ostiralean, azaroak 3, "aldarrikapen jai eguna" prestatu dute bai "lan baldintzak hobetzeko" bai "institutu berri baten beharra" exijitzeko.
17:00etan irakasle, guraso eta ikasleentzat word kafea eta Umeen Txokoa izango dira. 18:00etan, photocall-a eta txokolatada.