Jonen Etxea pintxo beganoen lehiaketako txapelduna

uriola.eus 2017ko aza. 2a, 09:59

Jonen Etxea tabernako arduradun berria

Pintxo beganoen txapelketak jendez bete du Alde Zaharreko Somera kalea. Jonen Etxea tabernak epaimahaiaren saria jaso du. Urkiak, berriz, publikoaren saria.

Eguraldia lagun dutela, Piztiak Konpartsa Animalistak eta Gora Somerak pintxo beganoen hirugarren lehiaketa ospatu dute giro ederrean. Bertako tabernek, pintxo beganoak egiten adituak direla argi utzi  dute beste behin, eta maila oso altua izan dela adierazi dute antolatzaileek. 

Azkenean, batek bakarrik irabazi behar du, eta aurten, eta lehenengo aldiz, Jonen Etxea tabernak izan du ohorea.  Arduradun barriak hartu dute taberna hilabete honetan, eta ezin izan dira era hobeagoan aurkeztu.

Aipatu behar da, nola ez, beste tabernen lana. Antolatzaileek aitortu dutenez, maila altua erakutsi dute Somerako tabernek edizio honetan. Bereziki, Urkia, Adaxka, Tirauki eta Veganamenteren lana goraipatu dute. Izan ere, Urkiak publikoaren saria jaso du, eta azkenengo biak, pintxo beganoak egunero egiten dituzte.

Piztiak Konpartsak azaldu duenez, hori da lortu nahi duten helburua. Janari beganoa nolakoa den ikustea eta benetan zaporetsua dela ezagutaraztea, eta tabernek gero eta pintxo mota gehiago egin dezatela.

Pintxo irabazleak

Jonen Etxea tabernak pintxo onenaren saria irabazi du. Epaimahaiaren erabakia da, eta lehenego aldiz irabazi dute. Pintxoa pisto klaskiko bat izan da, baina kasu honetan, aza orri baten bilduta, eta pikantea zeraman.

Urkia taberna, berriz, publikoaren saria irabazi du. Lasagna beganoa aurkeztu du, esneki gabeko besamela eta arrautza gabeko pastarekin.

 

Karaoke Ibiltaria

 

Aurten ere, Karaoke Ibiltaria izan da jendea animatzeko ardura jaso duena. Larunbatean, Someran ere, jendea abestera animatuz jai ederra egin zuten. Pintxo beganoen lehiaketan, nahiz eta eguerdi partean jendea animatzea zailagoa den, aparteko giroa sortu dute.