'Kurdistan begiratuz'

uriola.eus 2017ko aza. 2a, 10:49

Sara filmearen kartela

Zine Kurduaren II. zikloa datorren astelehenean hasiko da. Kurdistan begiratuz izenarekin, bertako hiru film ikusteko aukera egongo da.

Kurdistan begiratuz bertako hiru film eta dokumental ekarriko dizkigu Bilbora. Guztiak Bilborrockeko aretoan izango dira, astelehenetan. 19:30ean hasiko dira eta prezio berdina edukiko dute, 2,5€ sarrera bakoitzak.

Astelehen honetan Sara, Jiyana min her ser bu (nire bizitza osoa borroka bat izan da) filmak hasiera emango dio Kurdistango zinemaren zikloari. Bertan, Sakine Cansizen bizitza izango du oinarria, eta barrutik kontatuko du nola izan zen Kurdistango Langileen Alderdia sortu zuen emakumeetariko bat. 2013. urtean Turkiako Zerbitzu Sekretuak Parisen erail zuen emakumea bizitza osoan izan zituen borrokak erakusten ditu dokumentalak. 

Bigarren filma, Radio Kobani du izena. Bertan, isolatuta zegoen Kobane herrian Dilovanek zuen irrati saioa nolakoa zen erakutsiko digu. Bere saioan egiten zituen elkarrizketak, eta herria bere irrati saiotik nola ikusten zen azalduko digu. Dokumentalean herri horrek jasandako borroka barrutik ikusteko aukera ematen digu. 

Hirugarren filmean, berriz, euskaraz izango da. Beste biak Kurdoz daude, eta subtituluak gazteleraz. Oraingo honetan Suargi, 4 euskaldunen esperientzia Rojavan, lau mediku honen lana Kurdistango herri batean ikusteko aukera emango digu. Azaroaren 20an izango da eta Xabier Ortiz de urbinak zuzendu du.