Zirkulazio-operazio berezia Garellano inguruan

uriola.eus 2017ko aza. 2a, 12:07
Garellanoko behin-behineko geltokia

Garellano intermodal berria eraikitzeko obrak direla eta, zirkulazio-operazio berezi bat egingo dute. Bertan, inguruko kaleetan aldaketak egingo dituzte, bai ibilgailuentzat, baita oinezkoentzat ere

Bilboko Udalak zirkulazio-operazio berezi bat abiaraziko du Garellanoko intermodal berria eraikitzeko obrengatik. Hori dela eta, oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazioan aldaketak egongo dira Termibus geltokiaren inguruan. Gaur gaueko 21:30ean hasiko dira, eta 2019ko apirilaren amaierara arte iraungo dute.

Hesiek etorkizuneko Termibus geltokiaren obrak mugatuko dituzte, espaloiaren zati bat, aparkalekua eta gaur egungo galtzadak barne hartzen dituztenak. Hori dela eta, oinezkoen bide hauek moztu beharko dira:

  • Gurtubay kaleko zenbaki bakoitien espaloia Perez Galdos eta Basurtuko Kaputxinoen kalearen artean.
  • Perez Galdos kaleko zenbaki bikoitien espaloia Gurtubay kalearen eta Luis Briñas kalearen artean.
  • Luis Briñas kaleko zenbaki bikoitien espaloia Zunzunegui kalearen eta Perez Galdos kalearen artean.
  • Ingeniaritza Eskolaren eta Termibus geltokiaren arteko oinezkoen bidea, eta saihesbidea Zunzunegui etorbidean zehar izango da.

Hesiak jartzeak, halaber, honako hau eragingo du:

  • Luis Briñas kalean erditik hurbilen dagoen erreia kenduko da, Perez Galdos kalearen eta Zunzunegui etorbidearen artean, San Mames futbol-zelairako noranzkoan. Ezin izango da A-8 autobidera biratu (Sabino Arana etorbidera), Bilbobus zerbitzuak izan ezik.
  • Luis Briñas kalea, Zunzunegui eta Perez Galdosen artean, Montevideo etorbideko noranzkoan zirkulaziorako itxiko da.
  • Perez Galdos kaleko errei biak zirkulaziorako itxiko dira, Gurtubay eta Luis Briñasen arteko zatian. Ibilgailu horiek Termibuseko behin-behineko geltokitik hurbilen dauden erreietatik desbideratuko dira.
  • Sabino Arana etorbiderantz biratu ahal izango da, Jesusen Bihotza plazarantz, Perez Galdos kaletik.
  • Luis Briñas kaleko aparkatzeko eremua kenduko da bi aldeetan Perez Galdos kalearen eta Zunzunegui etorbidearen artean. Gainera, Perez Galdos kalean ere aparkatzeko eremua kenduko da, Gurtubay kalearen eta Luis Briñas kalearen artean.

 

Garellanoko geltoki intermodala

Lurpeko geltoki intermodala funtsezkoa izango da auzoaren eta hiriaren garapenerako eta etorkizunerako. Autobusak lur-azaletik kentzeko aukera emango du, eta Luis Briñas kalean tokiko zirkulazioa baino ez da egongo. Sarbide optimizatuak izango ditu Gurtubaytik, eta afekzioak txikiagotuko ditu ingurunean.

Era berean, 7.500 metro koadro edukitzeko aukera emango du; eremu hori plaza bat jartzeko erabiliko da. Espazio horri aukerako 62.000 metro koadro gehitu behar zaizkio, horiek berreskuratzen ari baitira orain Basurtu auzoaren bihotzean Sabino Aranatik Errekalderaino egiten ari den jarduketa dela medio, eta laster Feveren lurperatzearen ondorioz Iralaraino egingo den urbanizazioa gehituko zaie.

Gainera, obraren une garrantzitsuenetako bat indusketako lurrak ateratzea da. Udalak 300.000 m3 lur atera behar ditu geltokia eraikitzeko, eta horretarako kamioi-mugimendu handia izango dira, kamioietan garraiatuko baitira lurrak Eusko Jaurlaritzak homologatutako zabortegietara. 
Aldaketa horiek guztiak 12 astez luzatuko dira, gutxi gorabehera. Epe horren ondoren, udalak aurreikusi du kamioiak Gurtubay kaletik irten eta sartu ahal izatea; hau da, intermodaleko obrak amaitu ondoren autobusek zirkulatzeko erabiliko duten gunetik.