Hiribilduan programatutako ekitaldien artean, denetarik egongo da kontzertuak, tailerrak, erakustaldi artistikoak... Fair Saturday 2017 ekitaldiaren hiri ofizial izendatu dute Bilbo, honako hiri hauekin batera: Santander, Cáceres, Málaga, Huelva, Lima eta Pisa. Egitarau osoa datozen egunetan aurkeztuko da.
Guggenheim Museoan egindako aurkezpen-galan lehenengo Fair Saturday sariak banatu dituzte urteetan zehar kulturaren bidez nazioartean eragin soziala sortu duten erakunde kulturalen artean. Horiek horrela, honako hauek sarituko dira: Edinburgoko Nazioarteko Jaialdia, International Yehudi Menuhin Foundation, Batuta Fundazio Nazionala, La Tarumba eta Antonio Garrigues Walker jauna, Ad honorem.
Mundua hobetzeko kultura
2015ean Bilbon sortu zenetik, Fair Saturday ekimenak mundu osoko hainbat hiritan gizartea kulturaren alde mobilizatzea lortu du azaroaren azken larunbat guztietan. Horretarako, kultur ekitaldi bakoitzaren balioaren zati bat erakunde eta artista parte hartzaileek aukeratutako kausa sozialera bideratzen da.
Ordutik, mugimendu hau bakarra da mundu osoan, eta kulturaren bidez hainbat eragile publiko eta pribatu bildu ditu, Black Friday delakoaren osteko larunbatean kulturari eta gizartea hobetzeko kulturak daukan gaitasunari protagonismoa emateko.