Yuri Agirrek, Xabier Otamendik eta Erik Aznalek zuzendu duten ‘Pasaiako badia’ ikerketa dokumentalean, gau horretan gertatutakoa protagonisten hitzekin azalduko dute. Proiektua aurrera ateratzeko ‘crowdfunding’ bidez egin dute eta Euskal Herriko hainbat lekutan beraien lana erakustea lortu dute. Bilbon, Kafe Antzokian izango da, arratsaldeko 19:30ean, eta doako sarrera egongo da eserlekuak bete arte.
Dokumentalean, 1984. urtean Pasaiako badian gertatu zena kontatuko dute beste ikuspegi batekin. Gau horretan, Polizia Nazionalak Jose Mari Izura, Pedro Mari Isart, Rafael Delas eta Dionisio Aizpuru erail zituen eta Joseba Merino atxilotu zuten badian, zodiak batekin sartu zirenean. Jose Mari eta Pedro Mari lehenengo tirokaldian hil ziren, txalupan bertan.
Beste hirurak, berriz, atxilotuak izan ziren. Baina Rafael eta Dionisio, badiako harkaitzetan, une horretan bertan fusilatuak izan ziren. Inolako froga barik, eta inolako erantzun barik, gertatutakoa argi azaltzun du Joseba Merinok. Dokumentalean ikusten denez, Pako Etxeberria forenseak, Jose Bretonen semeak aurkitu zituen forenseak, 113 bala zulo zenbatu zizkien gorpuei.
Hildako guztiak Komando Autonomo Antikapitalstako kideak ziren. 2016. urtean, Donostiako Auzitegi Probintzialak, hilketa bat izan zela aitortu zuen, baina kasua artxibatua izan zen, ezin izan zutelako egileak nortzuk izan ziren egiaztatu.
Dokumentalarekin, Barrikada taldeak bere abestiarekin egin zuen bezala, gertatutakoa gizarteratu nahi dute, Pasaiako badian gertatutakoa jakin daiten eta argitu gabe jarraitzen duen gertaerari argi izpi bat emateko.