Hirigintza eta eraberritze soziala aztertzen duen Urbanbat jaialdia bere 6. edizioa beteko du aurten. Bihar hasiko dira eta bost egun honetarako hainbat ekintza desberdin prestatu dituzte. Aurten jorratuko duten gaia lehen aipatutakoa da. Zergatik, batez ere hiri handietan, herritarrak hirigunetik joan behar dira beste leku batera bizitzera.
Izan ere, azken aldian, nahiko nabarmena egin den gaia dugu, eta eztabaida ugari sortu dituena. Batez ere, turismora dedikatzen diren, edo turista asko dituzten herrietan gertatzen ari den dinamika da. Hiriguneko etxeak turistentzako alokairuak bihurtzen dira, eta, bertan bizi direnek beste alde batera alde egin behar dute.
Horrek bertako pisuen balioa igotzen du, negozioa egiteko erabiltzen direlako, eta biztanleentzako dakarrena, beraien auzoetatik behartuta joatea da. Horrez gain, espekulazioa erakartzen du, ez bakarrik etxe bizitzetan, baita betiko dendetan eta merkatuetan ere. Frankiziak erakartzen ditu, betiko auzoa turistentzako txokoa bihurtuz.
Hori nola ekidin izango da edizio honetan jorratuko duten gai nagusia. Horrez gain, arte eta kulturaren eragina auzoetan eta ‘gentrifikazioa’ nola ekidin daitekeen aztertuko dute ere. Jaialdia bihar hasiko da, Bilborocken, arazo guzti honei aurre egiteko proposamen desberdinekin.
Ekimen desberdinetan parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik. Bihar hasita eta igandera arte haibat itzaldi, tailer, dokumental eta Santurtzitik-bilbora arkitektura ibilide bat prestatu dituzte besteak beste.