UdalBerri – Bilbao en Común udal-taldeak aurre egin nahi die klima-aldaketak eragingo dituen krisiei, hondamendi naturalei edo gatazka sozio-politikoei, hiri-erresilientziari buruzko diziplinarteko batzorde baten bitartez. Ahal Duguk, Ezker Anitza – IUk eta Equok osatutako koalizioak gogora ekarri nahi du Hiri-erresilientziak hiri batek edozein krisi-egoeraren aurrean edota krisi-egoerak saihesteko bere funtzionamendua berrezartzeko duen gaitasunari egiten diola erreferentzia. Krisi-egoera horiek hainbat arrazoik eragindakoak izan daitezke, hala nola klima-aldaketak, hondamendi naturalek, gatazka soziopolitikoek edo ekonomikoek, energia-eskasiak edo zibersegurtasunari buruzko gorabeherek eragindakoak.
Osorik irakurri